blogak

Eibar.org

Harriet argitaletxearen beste komiki eder bat: Oroiminaren uhartea

Harriet argitaletxearen beste komiki eder bat: Oroiminaren uhartea

Irudia: Sébastien Morice

25 urtean armadan egon eta gurasoekin bat ere harremanik izan ez duen soldadua Frantziako Cévennes mendietako sorterrira itzuli da Indotxinako Gerraren ondoren. Aita alargunduarekin harremanik izan gabe jarraitzen du, 1958ko uholde lazgarriek batzen dituzten arte. Solasean, iraganera itzuli eta euren historia berriro idazten saiatuko dira. Horra Harriet argitaletxeak dakarkigun Didier Quella-Guyot eta Sébastien Moriceren Oroiminaren uhartearen gaia. Oso itxura ona duen komikia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07