blogak

Eibar.org

Getxoko Komiki-Azoka aste bukaera honetan, ostiraletik igandera

Iristear dago berriz ere Euskal Herriko komiki-ekitaldirik garrantzitsuena, Getxoko Komiki Azoka alegia. Urriaren 18tik 20ra izango da, hau da, ate bukaera honetan, ostiraletik igandera bitarte. Salmenta-gunea Areetako Geltokiko Plazan egongo da eta aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako jarduerak Romoko Kultur Etxean egingo dira. Egile ugari izango dira bertan, eta sinatze-txandak salmenta gunean zein Romoko Kultur Etxean egingo dira.

Euskarazko komikigintzak ere izango du bere lekua bertan, jakina. Harriet argitaletxea han izango da hemen aipatutako nobedadeekin eta bere katalogo guztiarekin, eta Xabiroiren stand-ean Xabiroiko produktuez gain azken urteetako euskarazko komikigintza produkzio guztia egongo da, ohi bezala. Eta bietan, euskal komikigintzako egileak egongo dira gure komikiak sinatzeko!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07