blogak

Eibar.org

"Buyan, heriotzaren uhartea", XIII. mendeko herrialde eslaviarretako mitologia eta historia abenturazko istorio batean

"Buyan, heriotzaren uhartea", XIII. mendeko herrialde eslaviarretako mitologia eta historia abenturazko istorio batean

Irudia: Aritz Trueba

Urte anitzez egin dute lan Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria gidoilariek eta Aritz Trueba marrazkigileak Buyan komikian, eta azkenik heldu da fruitua jasotzeko ordua. Laster AEBetan eta Frantzian ikusiko du argia, Insight Comics eta Akileos argitaletxeen eskutik hurrenez hurren. Eta, guretzat garrantzitsuena dena, euskaraz ere atera berri da, Buyan, heriotzaren uhartea.

210 orriko komiki mardula dugu hau. XIII. mendean Eurrusiako ipar-mendebaldean kokatzen da istorioa. Protagonista Maansi da, bere herriaren aurkako eraso batean emaztea galdu duen ehiztari gaztea, mitologia eslaviarreko Buyan hildakoen uhartearen bila abiatzen dena harekin elkartzeko.

Iazko Eusko Jaurlaritzaren komiki-dirulaguntzetako bat eskuratu zuen Aritz Truebak Buyan egin ahal izateko. Horrez gain, euskaraz atera ahal izateko, Turko Comics zigilu propioa sortu dute egileek. 430 ale inprimatu dira euskaraz momentuz. Biba zuek!

Komikiaren webgunea ere paratu dute, lagin batekin, aurkezpenen zerrendarekin, saltokiekin eta abarrekin. Donostiako Udal Liburutegian egin zuten aurkezpena hil honen 10ean, baina hurrengo asteetan aurkezpen gehiago egingo dituzte hainbat tokitan, beraz adi!

Komikia ondoko dendetan eskuratu ahal izango da:

  • Donostia
    • Armageddon
    • Donosti
    • FNAC
    • Generacion X
    • Hontza
    • Kaxilda
    • Zubieta
    • Komikigunea
  • Hernani
    • Gaueko
  • Zarautz
    • Garoa
    • Wasabi
  • Irun
    • Tinta Comics
  • Bilbo
    • Joker
    • Zinco
    • FNAC
    • MasQLibros
  • Gernika
    • Obaba
  • Durango
    • Urrike
    • Hitz
  • Gasteiz
    • Zuloa
    • Omega center
    • Caracola
  • Iruñea
    • Libreria TBO
    • Katakrak
    • FNAC La Morea
    • Karrikiri

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07