blogak

Eibar.org

"Beti Berdin Taberna koronabirusaren garaian", pandemia garaiko umorezko istorioak

"Beti Berdin Taberna koronabirusaren garaian", pandemia garaiko umorezko istorioak

Irudia: Asier Iturralde, Gaston

Asier Iturralde Gaston donostiarra 2018an hasi zen Beti Berdin izeneko tabernaren umorezko zintak argitaratzen. Iazko konfinamenduan, normala denez, COVID-a ohiko gaia bihurtu zen tabernako pertsonaien artean, eta 2020 amaieran pandemia garaiko istorioak batzen zituen Beti Berdin taberna koronabirusaren garaian komikia atera zuen Iturraldek autoedizioan. Horretarako Bilboko Udalaren Bilbao aurrera programaren laguntza jaso zuen, eta Gaston argitalpenak bere zigiluaren bidez kaleratu zuen. Online eros daiteke bere webgunean, eta euro bat besterik ez du balio!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07