blogak

Eibar.org

Belardoren jauzi bikoitza

Belardoren jauzi bikoitza

Irudia: Mattin

IƱaki Martiarena Mattin marrazkigileak Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrirako asmatu zuen Belardo pertsonaia duela ia 20 urte, eta haren itxieraz geroztik Berriako Mantangorri gehigarrian argitaratu dira bere umorezko zintak.

Orain zinta formatutik liburu formatura egin du jauzi Belardok, Belardo - Ba al zatoz? komikiarekin. 60 orri dituen komiki hau ez da bere zinten bilduma edo hautaketa bat, istorio luze berri bat baizik, non Belardok baserri ingurunea utzi eta hirira doan. Bertan bizitako gorabeherak kontatzen zaizkigu komikian, Belardoren ohiko hitz jokoekin eta pertsonaia berriekin. Beti bezala, haurrek, familiek eta publiko orok disfrutatzekoa da Belardoren istorio hau ere. Aupa Belardo!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07