blogak

Edonola

Zergatik ez dugu gure DNA ikerketarako ematen?

Datu genetikoekin lan egiten badut ere (ez dut lagin bat nire bizitzan ukitu) datu horiek sortzeko beharrezko materiala lortzea (inoiz ukitu ez ditudan lagin horiek) zaila dela badakit. Edozein ikerketa genetiko planteatzerakoan muga hori da: lortu daitekeen lagin kopurua. Ez dakizue zein zailak diren lortzen eta, horregatik, zein preziatuak diren. Muga hau, gainera, bikoitza da: aztertu nahi duzun gaixotasun edo ezaugarria duten pertsonen kopurua mugatua da; eta bestetik parte hartu nahi duten pertsonen kopurua nahiko eta beharko genukeena baino apalagoa da.

Lehen mugaren kasuan ez dago ezer egiterik: daudenak daude eta gure betebeharra da esperimentuak diseinatzea eta planteatzea muga hori dagoela jakinda. Honetan ez dago ezer esaterik. Bigarren mugaren kasuan, aldiz, arrazoiak anitzak izan daitezke baina bi kontu ekarri nahiko nituzke hona: material genetikoa lagatzearen inguruan dauden beldurrak eta hau egiteak dakartzan onurei buruzko ezjakintasuna. Aurretik argi utzi nahi dut gai honetan alderdi interesatua naizela: nire lana aurrera eramateko ahalik eta jende gehien beren material genetikoa eskuragarri jartzeaz konbentzitu behar dut. Ez naiz neutrala eta ez dut izan nahi. Baina baita ere gehitu nahiko nuke jada ikerketa ezberdinetarako nire material genetikoa utzi dudala, hau ez dela “zuek egin, baina nik ez dut egingo” kasu horietakoa.

Nire amak esaten duen bezala beldurra askea da. Eta iruditzen zait nire betebeharra, eta blog honetan egiten dudan lana, beldur horiek usatzea dela. Gizakiekin egiten den edozein ikerketak bioetika batzordeen kontrola pasa behar du eta bere oniritzia jaso. Eta oso zorrotzak dira bere lana egiterakoan. Ikertzaile batek odola (erabili ohi den lagin-mota) eskatzen dizuenean DNA lortzeko baimen eta ziurtagiri guztiekin egiten du eta zuk jakin beharreko guztia baimen informatua deritzon agiriaren bidez azaltzen zaizu. Agiri honek ere bioetika batzordeen kontrola pasa behar du ematen zaizun informazioa zehatza eta argia dela ziurtatzeko. Gainera ikertzaileek zure DNA bakarrik erabiliko dute agiri horretan azaltzen dena egiteko, ez beste. Salbuespen bakarra biobankuetara bidaltzen diren laginak dira (hau aukerazkoa da). Baina lagin hauek ere erabiltzeko bioetikako batzordeen kontrola pasa behar du. Ikerkuntzan ez da material genetikorik erabiltzen kontrolik gabe. Eta kontrol hori gabe ezin daiteke ezer argitaratu. Hortaz, lasai egon, ez dugu zure DNA zure klon bat egiteko erabiliko </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07