blogak

Edonola

Larrialdirako genetika (94): Korodatuak (3)

Azken asteetan erreparatzen diedan datuei buruz aritu naiz, alde batetik joerak nola aztertzen ditudan, beste alde batetik positiboen eta PCR kopuruen arteko harremana. Gaurkoan begiratzen dudan zenbakirik gogorrena, lazgarriena eta gehien arduratzen nauena: hildakoen kopurua. Pandemia honen istorio guzti honetan gora eta behera ibili gaitezke neurri guztiek dituzten alde onak eta mugak adierazten, baina hildakoen zenbakia da termometrorik zorrotzena.

Pilula hau lantzeko Hego Euskal Herriko datuak biltzen ibili naiz eta, aurrekoan esan bezala, datuen kalitatea, koherentzia eta konsistentzia ez da onena. 

Batetik EAEk sortzen dituen datuak daude, open data bidez eskuratu daitezkeenak. Arazoa? Uztailetik aurrera hildakoen kopurua astero ematen duela eta, hortaz, aurrekoekin konparatu ahal izateko, aurreko datuak batu behar dira. Gainera kontutxo bat dago bertan: Taula batean, hildakoen zutabea metatua da, hau da, egun horretara arte hil direnak, aurreko bi hilabeteak kontuan hartuta; beste taula batean egunero hil direnak biltzen dira, baina bien arteko harremana ez daukat oso argi zein den. Gainera, jakin dugu azken asteetan hildakoak bi modutara kontatzen direla. Adibidez, Abuztuak 24ko txostenean ikus daiteke, azken kontaketarekin konparatuta 24 hildako gehiago daudela baina aste horretan 19 hildako egon zirela. Lehenengo zifrak COVID-19arekin hil diren guztiak barneratzen ditu; bigarren zifrak adierazten du Osasun sailak COVID-19ari zuzenean egotzi egiten dizkion hildakoak. Asteroko kontuak egiterakoan lehenengo zifrarekin gelditu naiz, zeren hildako horiek ere kontatzen dute, ez baidakigu berez zituzten gaixotasunez datorren astean, hilabetean edo hemendik bi urtera hilko ziren. Dakiguna da COVID-19a zutela eta hil direla. Eta zifra hori erabili dut ere konsistentziagatik, Osasun sailak ezberdintasun hori egiten ez zueneko datuekin parekatzeko. Ez, ez da batere erraza ganorazko datuak lortzea.

Bestetik Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen datuak daude. Hiru sorta ezberdinetan eskaintzen ditu: Maiatzaren 29ra arte, Maiatzak 30 eta Ekainak 29 artean, eta Ekainaren 30tik aurrera. Bertatik asteroko kopuruak lortu ditut aste bakoitzeko egunetan eman diren hildakoen kopurua batuta.

Horrela, datu horietan oinarrituta, jakinda beren mugak eta tranpak daudela, asteroko hildako kopurua lortu ditut, baina tentuz hartuko nituzke, e? Zeren, esandakoa, eskuragarri dauden datuen kalitatea, ba hori, ez da onena. Baina argi dagoena da Abuztuaren 30 arte Hego Euskal Herrian 2245 pertsona hil direla, asteroko banaketa dena delakoa izanda.

Onartuko dizuet hildakoen gaiak oso erreta naukala. Bizi dugun pandemiari garrantzia kentzeko “gripeaz ere jende asko hiltzen da eta ez dira hainbeste neurri hartzen” esaten da askotan. Gripea gaixotasun larri bat ez balitz bezala, agian larritasuna kendu diogu gure buruak zuritzeko, baina ez da txantxetan hartzeko gaixotasuna. Eta, are okerragoa eta maltzurragoa dena, horrek esan nahi onar daitezkeen hildakoen kopuru bat dagoela? Non dago langa hori? Gripeak hiltzen dituenak baino halako bi gehiago? Hiru?

Hori dela eta Espainiako Estatistika Institutora jo nuen EAEko eta Nafarroako hildakoen datuak eskuratzeko. 2009-2018 urteak aukeratu nituen (eskuragarri dauden azken 10 urteak) eta gaixotasun infekziosoez, gripeaz, pneumoniaz eta arnas gutxiegitasunez hil zirenen kopurua bildu nuen, COVID-19ren parekoak (izaeraz edo sintomaz) izan daitezkeen gaixotasunak, hain zuzen ere. Guzti horiek batuta, bataz beste, urtero 1013 pertsona hil dira gaixotasun horietako batez; urterik larriena 2017a izan zen, non 1171 pertsona hil ziren gaitz horietako batez, eta urterik leunena 2010, non 914 pertsona hil ziren. Gripera mugatuta, urtean 47 kasu eman dira, maximoa 2018a izanda (151 hildako) eta minimoa 2010 (2 hildako). Datu horiek hartuta, eta urte bakoitzean bizi den populazioaz zuzenduta, estrapola dezakegu 2020rako gaixotasun horietaz 1024 pertsona inguru (gripeaz 47 inguru) hilko direla “itxaron” daitekela; eta agertokirik okerrenean 1184 izango daitezkela eta gripeaz 152. Gaixotasun hauek urtean zehar modu homogeneoan gertatzen ez badira ere, hurbilketa bat egin dezakegu zenbaki horiek 52tik zatitua; gripearen kasuan 26tik zatituta, zeren bere sasoia Urritik Maiatzera gertatzen da. Horrela COVID-19aren datuekin erkatu daiteke dena, ideia bat egiteko eta dauden mugak guztiak onartuta.

Beheko aldean ikusiko duzue laur marra gorri ezberdinez aipatutako gaixotasunak irudikatuta. Goiko gorriak (argiagoak) gaixotasun guztiei dagokie eta beheko gorriak (ilunagoak) gripeari bakarrik; kolore berdineko bi marren artean, goiko marrak egoerarik okerrena adierazten du eta behekoak 10 urteko bataz bestekoa.

Argi dago COVID-19a ez dela gripe bat. Ezta nolanahiko gaixotasun infekzioso bat edo arnas-aparatuetako gaixotasuna. Oso erraz eskuetatik joaten zaigun birusa dela eta hildako askorekin ordaintzen dela. Ez da bakarrik Martxoa-Apirila tartean bizitakoa sarraski bat izan zela, udako azken partean bizi ari garena gehiegi izaten ari da. Mesedez, zaindu zaitezte, zaindu gaitezen.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07