blogak

Edonola

Larrialdirako genetika (88): Korodatuak

Askotan esan dut Korori egiten diodan hurbilketa pertsonaletik dela, ez bainaiz birologoa ezta epidemiologoa ere. Baina ezagutzen nautenek badakite hori horrela bada ere, birusen genetikan egin duda lan (tesi bat barne); eta ohituta nagoela datuekin –epidemiologikoak barne– lan egitera. Horren ondorioa zera da, datuak eta zenbakiak ikusterakoan joerei neurria hartzen diezula eta momentu bakoitzean garrantzitsuak izan daitezkeen neurriei erreparatzen diezula. Horrela hasi nintzen txiokatzen niretzat garrantzitsuak ziren zenbakiei buruz.

Oinarrizko birsorkuntza tasa neurririk famatuena da, epidemiologoen artea hainbeste fama ez badu ere. R0edo Rt bezala ezagutzen dugun hori, R0 eta Rt espreski gauza berdinak ez badira ere eta espreski tasa bat ez badira ere. Lehenak populazio osoa kutsa daitekela onartzen du; besteak kutsatuko ez diren pertsonak (immunitatea eskuratu dutenak, adibidez pasa duten pertsonak) daudela kontuan hartzen du. Eredu ezberdinak erabilita lortzen diren estimazioak direnez, estimazio horrek bere ziurgabetasun tartea du ere. Hau biologia da, dena da konplexua, hori dela eta, estimazio hori egiterakoan sinesgarritasun-tartea ere adierazten da, hau da, estimazio hori zein fidagarria den. Infektatu kopurua txikia denean tarte hori handia izango da eta kopurua handia denean, tartea txikiagoa da eta, hortaz, fidagarriagoa. Dituen muga horietaz jakitun bagara ere, oinarrizko birsorkuntza tasa oso baliagarria iruditzen zait epidemia hedatzen (1 baino gehiago) edo murrizten (1 baino gutxiago) ari den jakiteko modu eraginkorra baita. Gainera, deskonfinamendua hasi zenean, agintariek esan ziguten neurri hori erabiliko zela faseekin aurrera egiteko edo atzera egiteko. Hortaz, koherentziaz, zenbaki horri erreparatu beharko diogu epidemiaren norantza zein den jakiteko eta, ondorioz, erabakiak hartzeko. Adibidez, EAEn Uztailaren 4tik R0>1 da. Ia 50 egun –tartean hauteskundeak ospatu ziren ere– daramatzagu epidemia hedatzen ari dela.

Begiratzen nuen beste gauza bat zen herriz-herriko joera: azken astean egunero kasuak izan zituzten herriak (gutxi baziren ere) edo egun batetik bestera aldaketa nabarmenak zituzten herriak. Uztaileko erdialdean pertsona batzuk aurpegiratu zidaten (forma ez oso atseginekin) Gasteizek kezkatzen ninduela esaten nuelako, “oso kasu gutxi dira” esanez. Kororekin akats hori Otsailean egin nuen eta oso ondo ikasi nuen lezioa: Kororekin inoiz ez dago kasu gutxirik. Ez dut akats hori errepikatuko. Niretzat aste batean zehar egunero kasuak egotea oso kezkagarria da Kororen transmisioa, txikia izanik ere, eteten ez delako. Eta Korok kriston gaitasuna du transmisio txiki hori agerraldi handi bat bilakatzeko. Horregatik gaude gauden moduan eta bizi izan ditugu bizi izan ditugunak. Zuhurtziaz eta kezkaz denok aritu beharko genuke, baina zein errez ahazten ditugun gauza batzuk.

Horregatik hain garrantzitsua da egunero datuak izatea, eskuragarri egotea eta irekiak izatea. Horrela norberak garrantzitsuak diren neurriak azter ditzake, horiek txiokatu edo Korodata bezalako botak/zerbitzutak sor daitezke. Ikuspegi guztiak behar ditugu Koro adi jarraitzeko eta neurri eraginkorrak hartzeko (agintarien ezgaitasuna ikusita, behintzat komunitarioki erabaki horiek hartzeko), zeren uzten badiogu, Koro errez eta arin hedatuko da. Eta horren ondorioak argiak dira: gaixo gehiago, gaixo larri gehiago eta hildako gehiago.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera

1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87): Jakinpozaren alde, beti

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07