blogak

Edonola

Korodatuak (4)

COVID-19aren inguruan eta gaixotasun hori sortu duen SARS-CoV-2 birusaren inguruan datu asko ematen dira. Horietako batzuk aurrekoetan landu ditut, pandemiaren fase ezberdinetan eman dezaketen informazioa ulertzeko eta pandemiaren bilakaera ulertzeko. Esate baterako, joerak nolakoak diren ikusteko, testak egiteko dagoen gaitasuna ikusteko edota, lazgarriena, hildakoen joera ikusteko. Gaurkoan agian intuizioaren aurkako zehaztasun bati buruz aritu nahiko nuke.

Datuak emateko bi modu nagusi daude: zenbaki absolutuak eta zenbaki erlatiboak. 

Datu absolutu bat da kutsatuen kopurua. Eremu geografiko jakin batean hainbat pertsonek positibo eman dutela. Baina hori asko edo gutxi den jakiteko zenbat test egin diren kontuan izan behar da, zenbat pertsona bizi diren eremu geografiko horretan eta zein den bere bilakaera. Testuingururik gabe zenbaki horrek gutxi esan dezake. Ez da gauza bera 10 positibo 1.000 pertsonetako herri batean edo 40.000 pertsonetako herri batean. Edo ez da gauza bera 10 positibo 100 test egin badira edo 2000 egin badira. 

Datu erlatibo bat birusaren hilkortasun tasa da, gaitza dutenen % jakin bat hiltzen dela, alegia. Tasa hori kalkulatzeko zenbat gaixo dauden jakin behar da eta bestetik zenbat pertsona hil diren gaixotasun horrekin edo horregatik. Noski, zenbaki horiek kalkulatzeko moduak ezberdinak direnez, eta gaixoen kasuan, guztiak ez direnez detektatzen, hilkortasun tasa hori aldatzen doa eremu geografikoaren arabera eta denboran zehar. Baina, demagun tasa hori finkatzen dugula (%1 inguruan legoke, gutxi gora behera). Ez dirudi oso altua, birus askoz hilgarriagoak daude. Baina birus honek hedatzeko gaitasun handia duenez, infekzio asko sortzeko gaitasuna duenez, hilkortasun tasa txiki hori zenbaki absolutuetan ikaragarri handia da.

Hortaz, irudirik osotuena izateko batzuetan zenbaki absolutuetara jo behar dugu eta beste batzuetan erlatiboetara. Ez dago zifra magikorik, ezin daiteke datu bakar bat begiratu. Zifrak ulertzeko testuingurua emango diguten beste zifra batzuk behar ditugu. Eta momentu bakoitzean egokienak erabili.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07