blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (82): Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko

Genetikan aritzen garenok gene-gaixotasun konplexuei begira pasatzen dugu denbora. Gaixotasun horiek pairatzeko arriskuaren ehuneko zero koma zero zero bata azaltzen duten gene-osagaien bila. Bestelako gaixotasunak bale, ondo, baina gaixotasun konplexuak, horietan dago saltsa. Koroa zuen birus bat heldu zen arte.

Urtero gaixotasun infekziosoek munduko hildakoen %15 eragiten dute. Botiken aurreko erresistentziek, agertzen diren patogeno berriek eta klima-aldaketak sortzen dituen baldintza berriek eragin dute jende gehiago arriskuan jartzea, bai infekzio akutuei, bai kronikoei. Hortaz beharrezkoa da patogeno berri horiek arin ulertzea, eta terapia berriak aurkitzea eta garatzea. Ezaguna egiten zaigu egoera, ezta? Dirudienez ikertzaile batzuk sistemen biologian ikusi dute horiek gauzatzeko modua.

Sistemen biologiak helburu du bizidunak bere osotasunean karakterizatzea, bere osagai ezberdinen sare biologiko bat bezala aztertuta. Horrela, osagai ezberdinen artean gertatzen diren elkarrekintzak eta sortzen diren ezaugarriak aztertzen ditu. Gaixotasun infekziosoen kasuan berez konplexua den zerbait, konplexuagoa da, bi protagonista ezberdin baitaude: ostalaria eta patogenoa. Gainera, bien arteko elkarrekintza dela eta, sare biologikoetan aldaketak sortzen dira. Hori dela eta, oso lagungarriak suertatu dira datu biologiko masiboak aztertzen dituzten teknologiak eta maila omiko ezberdinen (genomika, epigenomika, transkriptomika, proteomika, metabolomika,…) ekarpenek bultzada eman diote arlo honi.

Sistemen biologiari esker sare biologikoak modu sakonean azter daitezke eta gaixotasun infekzioen ikerketak asko du irabazteko. Horrela, ostalari eta patogeno arteko harremana hobeto uler daitezke eta baita ere gaixotasunen eta tratamenduen arteko harremana. Oraindik asko dago egiteko hurbilketa horiek gauzatzeko, baina oraindik susmatzen ez ditugun elkarrekintzak eta ezaugarriak aurkitzeko erabilgarria izan daiteke. Hori horrela izateko disziplina ezberdinetako ikertzaileek elkarlanean aritzea beharrezkoa izango da, maila omiko bakoitzak bere berezitasunak dituelako eta horiek lotzea lan makala ez delako. Hortaz, ikerketan auzolana garrantzitsua izango da gaixotasun infekziosoei aurre egiteko.

Laburbilduz, ostalariak eta patogenoak banatuta ikertzeak, edo bakarrik horietako atal batzuk aztertzeak mugak ditu. Guztiak batera aztertzea, sortzen dituzten sareak aztertuta, hurbilketa interesgarria dirudi gertatzen dena hobeto ulertzeko. Konplexua bada ere, aurretik ditugun erronkak eta pairatzen ari garena ikusita, aztertzea merezi duen hurbilketa bat da.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07