blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (8): ACE2 hartzailea

COVID-19 gaixotasunaren inguruan SARS-CoV-2a da lerroburu guztiak eramaten dituen parte-hartzailea. Baina bada beste parte-hartzaile garrantzitsu bat pixka bat oharkabean pasatzen ari dena: SARS-CoV-2a zeluletan sartzeko erabiltzen duen ACE2 hartzailea. Ikas dezagun pixka bat berari buruz!

Lehenik eta behin, zer dira hartzaileak? Hartzaile bezala ezagutzen dira zelulen gainazalean dauden molekula batzuk, zelularen sentsore moduan funtzionatzen dutenak. Horiei esker zelulak jakin dezake bere inguruan zer gertatzen ari den eta, horren arabera, bere metabolismoa moldatu kanpotik jasotzen dituen seinaleen arabera. Sentsore asko, ezberdin eta mota ugari daude une oro kontrolatzen zer gertatzen ari den. Adibidez, hormonak, neurotrasmisoreak, nutrienteak edo beste molekula batzuk ezagutzeko espezializatuak daude. Ah! Eta zelula-mota guztiek ez dute zertan hartzaile katalogo osoa erabiltzen, hartzaile batzuk zelula-motaren arabera espezifikoak baitira.

Birusek hartzaile horiek erabili ditzakete zelulan sartzeko. Sentsore horiek birusentzat zirrikituak dira. SARS-CoV-2aren kasuan ACE2 hartzailea da zirrikitu hori. Gene hori ezaguna zen basodilatadore moduan funtzionatzen zuelako eta uste zelako bihotzaren funtzioaren erregulatzaile garrantzitsua izan litekela. Izan ere, gene hau hainbat ezaugarri eta  gaixotasun kardiobaskularrekin lotu da, hala nola, hipertentsioarekin, ezkerreko bentrikuluren hipertrofia edo arterietako odol-presioarekin. Baita ere giltzurrunetako funtzioan, emankortasunean eta arnas-aparatuan eragin dezakela behatu da. Kuriositate txiki bat: gene hau animalia bilateral guztietan agertzen da eta bere funtzioa nahiko kontserbatua dagoela dirudi.

Hurrengoko datua zein giza-ehunetan aktibo (hitz teknikoa hori esateko: adierazi edo espresatu) dagoen jakitea da. Hau da, zein zelula-motek erabiltzen dute asko gene honek sortzen duen proteina? Eta hemen #plottwist bat gertatzen da.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07