blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (73): Birusak minbizien aurka

Azken asteetan birusak gaizkile nagusiak bilakatu zaizkigu. Hala ere, biziaren parte dira eta, ingeniaritza genetikoaren bidez, erabilgarriak suerta daitezkeen lanabesak bilaka daitezke. Birusen ezaugarrietan oinarrituta bioteknologiako lanabes asko garatu dira eta, aspalditik, birusak erabili nahi izan dira gene-ediziorako eta bestelako osasun helburuekin. Baina, tira, birusak direnez, beren erabilerak kezka sortzen du, agian zientzia-fikzioko telesailetan bere erabilera esajeratu dutelako. Baina posible da birusak gure alde erabiltzea.

Azken adibidea dira minbizi-zelulak jomuga duten eta minbizi-zelulak hobeto hiltzen dituzten adenobirusakAdenobirusak harizpi bikoitzeko DNA duten birusak dira eta gizakiotan hainbat gaixotasun sortzen dituzte. Baina baita ere gene-terapia gauzatzeko bitartekari moduan erabili dira eta minbizi-zelulen aurka eragiteko.

Ikertzaile talde batek adenobirus hobetu batzuk sortu dituzte minbizi-zelulen aurka hobeto egiteko. Horretarako adenobirusetan giza-gene batzuk txertatu dituzte adenobirusen funtzioa egonkortzeko gai direnak. Baina giza-gene horiek bakarrik bere funtzio burutzen dute baldintza jakin batzuetan, minbizi-zeluletan gertatzen diren baldintzetan, hain zuzen ere. Horrela, ikertzaileek iradokitzen dute adenobirusak bakarrik minbizi-zeluletan haziko direla eta horiek suntsitu. Laborategian egindako esperimentuetan hori ikusi dute, minbizi-zeluletan birusak hazten direla baina osasuntsuetan ez dutela ia eraginik. Gaineratzen dute, minbizi-zeluletan ematen diren baldintza horiek ere beste gaixotasun batzuetan gertatzen direla eta, hortaz, horietan erabiltzeko gaitasuna izan dezakete eraldatutako adenobirus horiek.

Egia esan oso idilikoa eta perfektua dirudi dena egia izateko. Askotan esan dizuet bizia konplexua dela eta dena ez dela hain sinplea eta erraza. Kasu honetan laborategian lortu dute hori, baina ikusi beharko da gaixoetan halakorik gertatzen ote den eta nahi ez diren albo-efekturik ez dagoen. Bide eta ideia interesgarriak jorratzen dira, bai, baina beti zuhurtziaz jokatu behar da. Konponbide magikorik ez baita existitzen. Ez minbiziarentzat ezta inongo gaitzentzat.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07