blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (70): Espezieen mugak

Aurreko batean @mikelgs@mastodon.eus-ek proposatu zidan espezie bat zer den eta espezien arteko mugak nola zehazten diren azal nezakela. Hori azaltzea pardel bat da eta gainera taxonomiarekin nituen amesgaiztoak gogoratzen dizkit. Hortaz, saiatuko naiz azaltzen zergatik den hain zaila erantzun bat aurkitzen.

Modu intuitiboan guztiok dugu espeziearen nozio bat. Hainbat animalia eta landareen espezieak zerrendatzeko gai gara gure begiekin ezberdindu ahal ditugulako. Itxuran oinarritzen dugu sailkapen hori. Baina baliagarria da bakarrik ageriko kasu horietan. Bizia hori baino konplexuagoa da.

Mayr-ek 1942an espeziearen definizio biologikoa proposatu zuen eta, gehien erabiltzen duguna da: espezie bat osatzen dute beren artean ugal daitezkeen populazio naturalak. Oro har sexu bidez ugaltzen diren espezieekin funtziona dezake, baina ez zelula-bakarreko organismoentzat. Baita ere definizio horrek arazoak ditu ezin badaiteke jakin ugal daitezkeen (fosilak adibidez); hibridazioen bidez bi espezieren arteko gene-fluxua mantentzen bada; edo gertuko populazioak gurutzatu daitezkenean baina ez urrunago daudenak. Hortaz, espezie bat zer den definitzea erraza badirudi ere, oso konplexua da, bizia konplexua delako.

Noski, sal nezakeen genetika erabili daitekela espezieak definitzeko. Baina arazo berdinaren aurrean aurkitzen gara: animalia eta landare gehienetan gutxi-gora behera antzekotasun genetikoa erabili daiteke espezieak zehazteko. Baina bakteriotan hori egitea oso zaila da, espezie baten barruan aldakortasun genetikoa itzela delako eta, gainera, gene-zatiak erraztasun handiarekin elkar trukatzen dituztelako. Eta landareetan hibridazioak nahiko ohikoak dira, adibidez, Arabika kafeak bi espezieren genomak barneratzen ditu. Hortaz, ez, genetikan ez dago erantzuna.

Beste irizpide batzuren artean daude ere talde ebolutiboak, espezie ekologikoak eta kronoespezieak. Baina espeziaren auzia oraindik ebazteko dagoen arazo bat da.

Kontu honen muina zera da: sailkatzea asko gustatzen zaigula baina bizia eboluzio konstantean dagoela. Hortaz, espezieak denbora puntu batean existitzen dira, batzuk ondo definituta, beste batzuk sortzeko prozesuan, gehienak desagertzeko bidean; baina denborarekin aldatzen doaz, bizidunen arteko jarraiera bat ematen delako.

Askotan biziaren zuhaitzaz hitz egiten da, baina benetan sare bat da non espezieen arteko gene-elkartrukea ematen den. Adarrak definitzea zaila da, adarren arteko baturak daudelako. Azken finean espeziea kontzeptu operatibo bat da bizia ulertzea errazteko. Eta biziak ñabardura asko dituenez, espeziaren kontzeptuak ere bai. 

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07