blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (5): Termozikladorea

Entzungo zenuten SARS-CoV-2 birusaren testa egiteko PCR deitutako zeozer egiten dela. PCR delako hori genetikan gehien erabiltzen den teknika da, gaur egun egiten diren gene-esperimentu gehienen oinarrian dagoena.

PCRa DNAren kopurua handitzeko erabiltzen da. Horretarako zelulek bere gene-materiala handitzeko erabiltzen duen prozedura imitatzen da. Nahi den DNA hartzen da, hainbat produktu gehitzen zaizkio, horien artean DNA kopiatzeko erabiltzen den polimerasa entzima, eta makina batean sartzen da. Makina horrek egiten duena da behin eta berriz tenperatura igo eta jeitsi, ziklo berdina hainbat aldiz errepikatuta. Hori dela eta makina horri termozikladore deitzen zaio. Edozein genetikako laborategik duen aparatua, hain zuzen ere.

Aurreko batean koronabirusak RNAz osotuta daudela komentatu genuen, eta RNA ez da DNA. Baina bada modu bat RNA DNA bihurtzeko eta, horrela, PCRa bat egin. Horri esker teknika hori gehiago konplikatu daiteke, gene jakinak lagin batean dauden detektatzeko. Adibidez, SARS-CoV-2 birusaren espezifikoak diren gene-sekuentziak. Eta hori guztia tenperatura igotzen eta jaisten duen makina arrunt bati esker.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07