blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (49): Sexu-kromosomak eta bizi-luzera

Gure gene-materialean zenbat bizi gaitezkeen idatzita egotea gai errepikakor bat da. Jada sorta honetan gai hori landu dugu, mutazio ultraarraroen eragina aipatuta. Gaurkoan, beste ikuspuntu batetik jorratuko dut gaia. Sexu bakoitzak zenbat bizi den ezberdintasun nabarmenak daude espezie askotan. Eta gakoa sexu-kromosometan egon daiteke.

Ugaztunetan emeak arrak baino gehiago bizi dira. Hegaztietan arrak emeak baino gehiago. Ugaztunetan sexua XY sistemaren bitartez ezartzen da, hau da, XX emea, XY arra. Hegaztietan ZW sistemak funtzionatzen du, hots, ZZ arra, ZW emea. Hori dela eta, proposatu da sexu-kromosoma berdinak dituzten sexuek (esaterako, ugaztunen emeak eta hegaztien arrak) abantailaren bat izan dezaketela bere kideekin alderatuta. Azken finean, Y eta W kromosomen eraginez, ugaztunen arren X kromosoman eta hegaztien emeen Z kromosoman egon daitezkeen gene-aldaera kaltegarriak ezin daitezke konpentsatu; XX eta ZZ daudenean, ordea, gene-aldaera kaltegarri horiek ezkutatuta gera daitezke. Daltonismoarekin gertatzen dena, baina kaltegarriak diren gene-aldaerekin.

Hori ea horrela den jakiteko, ikertzaile talde batek 229 espezieren bizi-luzera jaso eta konparatu dituzte. Espezie horiek 99 familia, 38 ordena eta 8 klaseko ordezkariak ziren, bizitzaren zuhaitzaren hainbat adar ordezkatuz. Lortu zuten emaitza argi izan zen: XX edo ZZ sexuak % 17,6 gehiago bizi ziren. Are gehiago, ZZ sexuak % 7,1 gehiago bizi ziren eta XX sexuak % 20.9 gehiago. Ezberdintasun handienak ugaztunetan, intsektuetan eta narrastietan aurkitu zituzten; eta txikienak hegazti, arrain kartilaginosoetan eta anfibioetan.

Joera nahiko argia dela dirudi eta dimorfismo sexualak bizi-luzeran eragina duela badirudi. Hortaz, bizi-luzeran, hautespen sexualaz eta ingurumenaz gain, kromosomen morfologiak eragina duela dirudi. Lan horretan korrelazio hori ikusi dute bai, baina orain kausala dela aztertu behar da eta aurkitu zein mekanismok eragiten duen ezberdintasun hori.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-diberitsitatea
48) Bigarren olatuak

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07