blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (14): SARS-CoV-2aren jatorria (II)

Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!

Pangolinak SARS-CoV-2aren ondorioz fama txarra hartu badu ere, bere haragia preziatua da txinatar sukaldaritzan eta bere ezkatak txinatar medikuntzan erabiltzen dira. Ondorioz espezie hau galzorian jarri da eta, hortaz, bere harrapaketa debekatuta dago. Baina badakizue nolakoak garen gizakiok, eta debekuaren aurrean pangolin-trafikoa areagotu da merkatu beltzean.

Halako pangolin-trafikoaren aurkako operazioetan konfiskatutako pangolinen laginak erabili dituzte SARS-CoV-2aren jatorrian sakontzeko. 2017ko abuztutik 2018ko urtarrilera arte Guangxni egindako operazioetan konfiskatutako 18 pangolinen ehun ezberdinak (esate baterako, birikak, odola edota hesteak) aztertu zituzten eta 6 ehunetan koronabirusak detektatu zituzten; eta bere genomak ia osoki sekuentziatu ere. Sei birus horien antolaketa SARS-CoV-2aren antzekoa da, berak dituen hamaika geneak baitituzte. Gainera 2019an Guangzhoun egindako beste bi operazioetan konfiskatutako pangolinetatik beste bi birus-sekuentzia lortu zituzten, guztiz osoak ez baziren ere.

Birus guzti horien sekuentziak erkatu ziren beste SARS-CoV sekuentziekin, hala nola giza SARS-CoV-2arekin edota saguzarren koronabirusekin. Horretarako erabili ziren teknika filogenetikoak, bizidunen harremana eta eboluzioa aztertzen duen genetikako alorra. Pangolin horietatik lortutako koronabirusak SARS-CoV-2aren leinukoak direla ondorioztatu zuten, batez ere Guangzhoun konfiskatutako pangolinetatik lortutako biak. Bi birus horiek leinu berdinekoak badira ere, saguzar batean isolatutako RaTG13 koronabirusa da momentuz giza SARS-CoV-2tik gertuen dagoen koronabirusa.

Hala ere, misterioa handitzeko, ACE2 hartzailera lotzeko erabiltzen den sekuentzia-zatia antzekoagoa da pangolin- eta giza-koronabirusen artean, saguzar- eta giza-koronabirusen artean </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07