blogak

Edonola

Itxialdirako genetika (13): Endorfinen genetika

Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara. 

Hiru endorfina mota daude: α-endorfina, β-endorfina eta γ-endorfina. Hiruetatik garrantzitsuena (eta luzeena) β-endorfina da eta endorfina mota guzti hauek POMC genearen produktutik sortzen dira. Gizakiotan POMC genea 2. kromosoman kokatzen da eta batez ere, nabarmenki eta espektakularki hipofisian adierazten da. POMC genearen produktua zati txikiagotan zatitzen da: melanozitoak estimulatzen dituen hormona mota batean, hormona adrenokortikotropikoan, metenkefalina opioazeoan eta endorfinetan, opioazeaok direnak ere. Gene honen mutazioak lotu izan dira obesitatearekin, gutxitasun adrenalarekin eta ilegorrien pigmentazioarekin.

POMC gene hau adibide bezala balio digu ulertzeko zergatik giza-genoma sekuentziatu baino lehen, 50.000-140.000 giza-gene zeudela uste zen eta orain, jakin badakigu, 20.000 gene inguru direla. Zergatik ezberdintasun hori? Alde batetik gure gorputzean funtzio asko daude martxan, eta uste zen gene bakoitzak funtzio bat betetzen zuela. Gero ikasi genuen hori ez dela horrela eta biologian dena konplexuagoa dela. POMC genean ikusi dugun bezala, genetik sortzen den produktua modu ezberdinetan mozten bada funtzio ezberdinak dituzten molekulak sortzen dira. Kasu honetan gene batek 4 funtzio ezberdin betetzen ditu. Beste gene batzuekin gauza bera gertatzen da eta beste batzuetan bestelako prozesuak gertatzen dira funtzio-aniztasun hori gauzatzeko. Beste prozesu horiek beste egun baterako utziko ditugu </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07