blogak

Edonola

Hilerriak

Gaurko egunean ohitura dago herri honen parte batean hilerriak bisitatzea. Bertara hildako senideak bisitatu eta loreak eramaten zaizkie.

Hemeretzi urte dira gurean egun horretan gure liturgia sortu genuenetik. Hasieran amamari Busturiako hilerrira bisita egiten genion. Lehenengo Foruan gelditzen ginen berak gosalduko lukeen bezala gosaltzera; gero Bizkaiko herri random batera joaten ginen bazkaltzera berak egingo lukeen bezala. Handik urte batzuetara atxitxe amamarekin joan zitzaigun eta biei bisita egitera joaten ginen. Badira urte batzuk Gernikako jatetxe batean bazkaltzera gelditzen garela. Eta azken urteetan, amama aitatarra joan zitzaigunetik, lehenengo Basauriko hilerrian bisita egiten diogu, eta gero Urdaibai bidean jartzen gara. Bi hilerri oso ezberdin badira ere, bakea ematen didaten lekuak dira.

Aurten ez dakit nolakoa izango den liturgia. Baina gurekin egongo direlaz ziur naiz.  

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07