blogak

Edonola

Generik ikertuenak: ESR1

Bele. Gizakiotan gehien ikertutako 9. genea estrogeno hartzaile 1 delakoa, ESR1 lagunentzat, da. Literatura zientifikoan 2901 aldiz aipatua izan da, 2003. urtetik aurrera urtez-urte bere ikerkuntzan hazkundea egon da, eta orekatutako hazkunde horrek 9. postua eskuratzea baimendu dio.

9 musak

ESR1 genea 6. kromosoman kokatzen da eta, bere izenak dioen bezala,  estrogeno hormonaren hartzailea da. Hortaz sexu-garapenean ezinbesteko funtzioa du eta bular eta endometrioko minbizietan, migrainan eta osteoporosian eragina du. Bere espresioa endometrioan nabarmen altua da. 954 generekin elkarrekintzak ditu eta 48 prozesu bilogikoetan parte hartzen du. Beraz, gene hau garrantzitsua dela argi dago eta, hortaz, bera ikertzeak duen interesa.

Baina jada hemen gaudela hartzaileetaz arituko gara. Hartzaileak zelulen mintzetan dauden sentsoreak dira, mota ezberdinetakoak daude eta horiek “sentitzen” dutenaren areabera zelulan erreakzio-kaskada bat hasten da. Kaskada horretan hainbat proteinak parte hartzen dute eta normalean espresatzen diren geneen aldaketa eragiten du, zelulak kanpoko kinadari erantzun diola esaten da orduan. Izaki konplexuetan zelula-mota eta ehun ezberdinen koordinazioa bermatzeko hartzaileak ezinbestekoak dira. Kinada ezberdinen bidez (hormonak adibidez) zelula mota ezberdinetan erantzun bat dago eta horrek funtzio biologikoetan aldaketak eragiten ditu.

ESR1 genearen kasuan, mutazioak badaude edota bere funtzioa behar bezala egiten ez badu, behar duten zeluletan estrogenoaren hartzaileak ez du ondo funtzionatuko eta, ondorioz, zelula horiek ez dute behar bezala erantzungo. Hortik, gene hau ikertzearen garrantzia eta urtez urte interesa mantendu izana.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07