blogak

Edonola

Euskaraldiarako genetika (120): Genetika komunikatzen

Ana Galarragak egin zidan elkarrizketan berak esan zuen bezala Edonola genetika euskaraz jorratzen duen lehen bloga da. Hamabostaldi honetan euskaldunok ahalduntze ariketa bat egingo dugunez, egokia iruditu zait blog honetan egiten dudan eta dugun ariketari buruz hausnartzea. Azken finean genetika euskaraz komunikatzeko izanik, zientzia gizarteratzen du eta euskara indartzen du.

Zientzia komunikatzea ez da batere erraza. Eta genetika ez da salbuespena. Egia da abantaila bat daukala genetikaz aritzeak: erakargarria dela. Interesa piztea errazagoa da, jendeak nolabaiteko aldeko jarrera baitu. Lan hori aurrezten duzu. Baina horrek kontra egin dezake ere, jendeak espero duenaren mailara egon behar duzula.

Hala ere, esan bezala, ez da batere erraza. Geneak ezin ditugu ikusi, DNA harizpi bat dela esatea edo geneen funtzioa ingurunearen araberakoa dela azaltzea, ba ez doa inora. Esan nahi dut, ezin dugunez bisualizatu zailagoa da azaltzea gertatzen ari dena. Irudiak, animazioak eta nahi duzuena egin dezakegu, baina ez da gauza bera. Zeren jasotzaileari bere pentsamendu abstraktua martxan jartzea eskatzen diogu eta hori neketsua da. Gauza bera gertatzen zaigu koadro bat ikusterako orduan: errazagoa da Giocondak iradokitzen duena ikustea, azaltzea eta bizitzea Kandinsky batek egiten duena baino. (Bide batez, oso Kandinskyzalea naiz, Guggenheim-era joateko salbokondukto bat behar dut!). Lan hori egiten jasotzailea lagundu behar duzu, konplizitateak eta zubiak eraikiz. Aberasgarria da bai, baina ez da batere erraza.

Ez da erreza ere bizi dugun testuinguruagatik. Orain informazioa arin kontsumitu egiten da, askotan gure aurreiritziak konfirmatzen duen informazioa jaso nahi dugu eta klikak lortzearen kulturak ingurune oso beltza sortzen du. Zarata artean, ez ditugun erantzun irmo eta definitiboak eskatzen zaizkigu eta deserosoak diren erregistroetan ibiltzeko arriskua egon daitezke. Patxadaz, zuhurtziaz eta apaltasunez komunikatzen dugunontzat ez dira garai errazak.

Ez da erreza ere zientzia komunikatzera prestatzen ez gaituztelako. Zientziak azaltzea ez du lekurik ikerketa karreran eta larrutik ordaintzen da, zentzu, alderdi eta ertz askotan. Nik ibilian ikasi dut eta ikasten jarraitzen dut. Hasieran nola komunikatzen nuen eta orain nola egiten dudan ez du zer ikusirik. Urte hauetan genetika azaltzeko gako onenak zeintzuk diren aurkitu eta ikasi dut, probatu eta hanka-sartzearen bidez. Funtzionatu ez duena alboratu, funtzionatu duenean sakondu. Prozesu bat da, baina asko eskertuko nuke nolabait norbaitek bide hori erraztu balitz.Baina erreza izan dena hizkuntza izan da. Euskara zientziarako hizkuntza denez, genetika euskaraz komunikatzea ez du aparteko zailtasunik. Beste edozein hizkuntza bezalak bere mugak ditu bai, baina baita ere bere lanabes-kutxan beste hizkuntzak ez dituzten tresnak. Gauza batek besteak orekatzen du. Beti iruditu zait gertuko hizkuntzan genetika komunikatzeak nolabaiteko atxikimendua sortzen duela, hartzailea prestuago dagoela eman nahi diozun hori jasotzeko, belarriprestak direla. Falta zaizkigunak ahobiziak dira, zientziak komunikatu duten pertsonak, hain zuzen ere.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07