blogak

Edonola

Edonola 10 urterako bidean: artikulu eskaera

Datorren Apirilaren 4ean Edonolak 10 urte beteko ditu. Hainbat etapa izan ditu hamarkada honetan zehar baina azken hiruzpalau urteetan dibulgazio-blog bezala bere txokoa aurkitu du. Eta elkarrizketa bat eta guzti egin!

Zifra borobil hau ospatzeko mesede bat eskatu nahi dizuet. Edo gonbidapen bat egin. Udaberrian zehar “sinadura gonbidatuak” izan nahiko nituzke bidelagunak zaretenokin batera ospatzeko. Jada Josu limurtu dut eta badakit ez dela bakarra izango. Nahi izanez gero bidali zientziari edo enparauei buruzko testutxo edo istorio bat eta argitaratuko dizut, nola ez! Hemen ez dago ez begirale, ez zuzentzaile, ez rejection-ik! Eta esker on moduan kafepintxo edo birrapintxo bat nire esku, nola ez!

Ez ahaztu ospakizuna borobilagoa egiteko Blogetan sarietan Edonolaren alde bozkatzea!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07