blogak

Dantzan

ADAGIO III.

  1. Bide nahasgarri bat hasi dudala oso argi dut.
  2. Ez nuen bakardadea ezagutzen, nire larruzko jakarekin.
  3. Batzuek beren izenak paretetan idazten dituzte. Ohitura berriak.
  4. Nire belauneko mina gustuko dut, nirea baino ez delako, burges horiek ezin didate lapurtu.
  5. Baliorik ez duten gauzak egitea gustatzen zait: botereak sortzen, arautzen edo ordaintzen ez dituenak.  Langileek nire lana baloratzen ez dutela onartzea gehiago kostatzen zait.
  1. Baratzeko tesiak jasotzeko, lehenik hipotesiak erein behar dira.
  2. Gizartea kolektibotik isolamendura. Kapitalak monopoliora. Kontrako zentzua da iraultza.
  3. Zure pausuen soinua entzuteko aukera izan dut, egurrezko zubiaren gainetik ibiltzen pasatu naizenean.
  4. Joan daitezela olerki zaharrak pikutara.
  5. Gizarte honetan asko mugitzen direnek aukera asko dituzte, animaliek ehizatuak izateko ere aukera asko dituzte honela.
  6. Olerki on batek olerkiak idazteko gogoak pizten ditu, zerbait barnean dugula gogoratzen digu. Zerbait ateratzeko gogoa, agian beste norbaiten barruan egon garelako lehenago.
  7. Norabide guztietan pausuak ematen ditugu. Mugetara iristean disimulu apur bat izan.
  8. Oroitzapen onak diren marrazki eskasak, bigarren tiraderan.

The post ADAGIO III. appeared first on Dantza.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07