blogak

Botxotik Ziberespaziora

Xabi Aburruzaga, Soinu gorria (de nuevo / berriz)

Ez da erraza originala izatea ia 15 urtez blogeatzen aritu ondoren; halaxe frogatu dut sarrera honekin. Izan ere, duela 8 urte inguru ekarri nizun abesti honen bertsio bat. Zuzeneko beste bat aurkeztu berri du Xabi Aburruzagak, aurkezpen eta guzti oraingoan You Tubeko bideoan.

No es sencillo ser original tras casi 15 años blogueando. Me he dado cuenta cuando estaba preparando la entrada y he comprobado que ya te presenté hace casi 8 años una versión de este tema. Sin embargo, Xabi Aburruzaga ha realizado una nueva en directo, y con presentación y todo en el vídeo de You Tube que te traigo aquí, en lo que casi es una canción presentada.

Hona hemen azalpena.
Aquí tienes la presentación.

Xabi Aburruzagak bere ilobarentzat konposatu zuen Soinu gorria abestia. Iñaki Aurrekoetxeari trasmititu zion zein zen bere gogoa eta honek letren bidez irudikatu zuen. Umetxo horrek osabarengandik jaso zuen lehen oparia soinu txiki bat izan zen, soinu gorri bat, hain zuzen ere. Abestiak Xabik bere ilobarekiko sentitzen duen mugagabeko maitasun hori islatu nahi du. 
Xabi Aburruzaga compuso el tema Soinu gorria especialmente dedicado a su sobrino. Le contó lo que deseaba transmitir a Iñaki Aurrekoetxea y este lo plasmó en una preciosa letra. El primer regalo que el pequeño recibió de su tío fue una pequeña trikitixa. Una trikitixa roja. Desde entonces ambos imaginan que algún día la tocarán juntos en un escenario. La canción pretende reflejar todo ese amor sin medida ni fin que Xabi siente por su sobrino.


Bizitzak behin eta betirako
mirari bat jartzen du eskura.
Zu be gure zorionerako
etorri zinen mundura.

Egongelako guda zelaian
mutiko bi dabiltza olgetan.
Neu bihurtu naiz ume txikia
zure begi urdinetan.

Egizu barre lotsarik gabe,
doazela minak urrutira.
Hartu, maitia, soinu gorria:
jo dezagun pieza hura.

Saminez nago minez bazaude,
zure poza neurea be bada.
Gorde gure sekretua, gero!
ni zu naiz ta zu ni zara.

Neurrira egindako trikitixa,
aulkitxoa eta ur-botila,
hara gure artista txikia
biharko soinuen bila.


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07