blogak

Botxotik Ziberespaziora

Nire lerro apurrak, Noemí Pastor (#15Botxotik)

Orain dela hamabost urte, 2007ko maiatzean, gauza franko gertatu ziren. Besteak beste, 

  • John Browne British Petroleumeko zuzendari nagusiak dimisioa egin behar izan zuen, sexu eta diruaren afera ilun baten ondorioz.
  • Madeleine McCann neskatila desagertu egin zen Algarveko hotel batetik.
  • Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidente hautatu zuten.
  • Marija Serifovic abeslari serbiarrak Eurovision lehiaketa irabazi zuen Helsinkin.
  • Iparraldeko Irlandan katoliko eta protestanteek koalizio gobernua osatu zuten aurreneko aldiz.

Eta Iñaki Murua jaunak bere blog ttipi xumea aireratu zuen Botxotik Ziberespaziora. Ordutik hona dirau blogak bizi-bizirik, beste batzuen ez bezala, eta hala izan dadila nahiko nuke urte askotarako.

Long life to your blog, Iñaki maitia. Botxotik Ziberespaziora betiko! For ever!


Noemí Pastor

@noemipastor


 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07