blogak

Botxotik Ziberespaziora

Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak taldea gaurkoan. Thierry Biscary-ren izen artistikoa da Manez, eta zenbait taldetan aritu ondoren (Kalakan-en esaterako) bere kantuak aurkeztu dizkigu apirilean argitaratutako lehendabiziko diskoan. Eta plazarik plaza ere badabiltza kantari uda honetan; esate baterako, hilaren 27an Markinan.

Lekukotasun intimo bat ematen digu Manezek bere kantetan: bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen anekdota edo pasadizoak kontatzen dizkigu. Olerkari eta bertsolari batzuei istorio horiek idaztea eskatu die, besteak beste, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiari. Zapetagilea abestian, esaterako, Euzkitze zarauztarrarenak dira hitzak.

Hau dio Manez-Thierryk bere kantuez:
«Kantu horiek lurrarekin dudan harremana aipatzen dute: errotu edo abiatu, joan eta aske izan edo egon eta betikotu. Halaber, besteekin dudan harremana galdezkatzen dut: komunitate baten parte izan edo bazter izan? Zer urruntasuna hartu besteen entzuten egoiteko, erraiten dena eta erraiten ez den guzia onartzeko? Nere ezberdintasuna eta nortasuna nola onartu?»
Gehiago jakin nahi baduzu, Naiz.info webgunean badago elkarrizketa bat

Zuzenean grabatutako Zapetagilea abestia duzu entzungai bideoan. Disko osoa, berriz, BandcampenKalapita Produkzioak-en webgunean bertan ere lortu ahal duzu diskoa, hala nahi baduzu.


Manez es el nombre artístico de Thierry Biscary. Después de quince años de carrera en distintos grupos, como por ejemplo Kalakan, presenta su propio repertorio acompañado de las voces y metales del grupo Kobreak

El primer disco se publicó en abril de este año; en el mismo, nos cuenta anécdotas de amigos, vecinos o familiares. Sus canciones tratan de su relación con su tierra y su comunidad. Lo puedes conseguir de distintas formas, en la web de Kalapita Produkzioak sin ir más lejos, y también puedes verlo en directo en alguna de las actuaciones que está dando el grupo este verano (el próximo día 27 en Markina, por ejemplo). Si quieres saber más sobre el proyecto, aquí tienes una entrevista que le hicieron en Radio Euskadi.

Te traigo un tema grabado en directo, Zapetagilea (El zapatero); la letra, de Xabier Euzkitze. Y ésta la traducción.

Camino por las calles de Bombay
mirándolo todo
en busca de mi propia paz.
Con el cuerpo agotado
sumido en el fuego de mis pensamientos.
A izquierda y derecha veo artesanos
tan diestros y dignos
Y hay uno, 
un zapatero
que me ha roto el corazón.
Camino con buenos zapatos
estos los compré en Biarritz. 
Y de pronto me encuentro con un zapatero
que fabrica zapatos idénticos a los que llevo. 
Ensimismado, me pregunto: 
¿mis zapatos... los habrá hecho él? 
Han vuelto, han caminado hacia ti, 
zapatero de Bombay. 
El mundo está lleno de secretos
estos zapatos no son para mí.
Los prefiero hechos en mi tierra
alpargatas de Azkoitia
espardeñas de Maule.
Paso a paso
vuelvo a mi lugar 
ahora sé dónde está. 
Que cada cual encuentre su camino 
sé feliz, 
zapatero de Bombay


jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07