blogak

Botxotik Ziberespaziora

Le soleil se léve, Iker Lauroba

 Iker Laurobaren izena ez zitzaidan ezezagun egiten; bere musika, aldiz, ia ez nuen entzuna; Gorlizen, gainera, ez nuen aukera izan. Bestetik, hemendik agertu denetan laguntzaile gisa izan da: Noa Cliff-ekin, Izarorekin...  Azken boladan, aldiz, eta egun dauden aukerak baliatuta, Spotify nagusiki, sarri hasi naiz entzuten; buklean ere inoiz. 

Bere azken diskoa plazaratu eta aurkeztu berri du donostiarrak. Berrian egindako elkarrizketan adierazi duen bezala, lau urteko ziklo musikala itxi du, urtaroei disko bana eskainiz. Eta azkena udari eskainia izan bada ere, gauden urtaroari erreparatu nahi izan diot neuk oraingoan. Horregatik, 2018ko "Udazkena" diskoko lehenengo abestia dakarkizut (Le soleil se léve, ekia ari da esnatzen, alegia), estudioko bertsioan (hemen edo hemen diskokoa, alderatu  nahi baduzu). Tamalez, eta saiatu arren, ez dut lortu "abesti aurkeztua" mailakoa izatea lortu.


No es que el nombre de Iker Lauroba me resultase desconocido; de hecho, tiene hasta etiqueta en este txoko. Pero como acompañante o colaborador. Sin embargo, de un tiempo a esta parte, he comenzado a oír temas suyos, pese a no por haberlo hecho en Gorliz, que no pude, sino a través de esas posibilidades que ofrecen plataformas y entornos como Spotify. Reconozco que en ocasiones me da por escucharlo incluso en bucle.

Acaba de presentar su último trabajo: "Uda" (verano). Cierra así un ciclo en el que ha publicado un disco por cada estación. Yo, para hoy, he elegido el tema "Le soleil se léve" (en versión estudio), que es el primero de "Udazkena" (otoño), publicado en 2018 con canciones escritas el año anterior. Eso sí; una pena que, pese a haberlo intentado, no haya llegado a ser "canción presentada".

 




jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07