blogak

Botxotik Ziberespaziora

Josu Bergara, Asunak

Lan berria du kalean Josu Bergara adiskideak: Asunak (You Tuben, Spotifyn... ere entzungai). Eta baiezkoa eman zion txoko honetatik pasatzeko gonbiteari. Hona hemen berak esandakoak.
Azken urte hauetan, baten baino gehiagotan esan didate nire abestiak lagungarriak direla eguneroko kontuei aurre egiteko. Kanta alaiak, sinpleak eta bizipoza transmititzen dutenak egiten omen ditut. Sorpresaz hartu nuen antzeko zeozer esan zidaten lehen aldiz, baina dagoeneko hainbat bider errepikatu didatenez, onartu dut. Are gehiago, pozik eta ilusioz, ikuspegi hori nirea egin dut.
Horixe izango da Asunak diskoan aurkituko duzuena: abesti laburrak, melodikoak eta atseginak. Akorde txikiak bandakoekin batera osatutako doinu eta erritmo landuak.
Kafe Antzokian loratuko dira gure asunak. Aurkezpen ederra prestatu dugu ekainaren 21ean, Bilbon, gure hirian. Bazatoz?
Neu, behintzat, han izango naiz, irakurle hori, beste hainbatetan bezala, aurreko diskoaren grabaketan esaterako. Beste behin, Josuren eta bere bandaren zuzenekoaz gozatzeko.


Acaba de ver la luz el nuevo trabajo de Josu Bergara, así que le invité a pasarse por este txoko del ciberespacio a que nos contara algo de Asunak.
En los últimos años, varias personas me han comentado que mis canciones les ayudan a sobrellevar el día a día, puesto que son sencillas, cercanas y les transmiten alegría de vivir. Me sorprendió la primera vez que alguien me dijo algo así, pero como ya me lo han repetido tantas veces, he asumido que forma parte de mi identidad musical. Incluso, creo que he convertido esa actitud de mis canciones en una especie de declaración artística de intenciones. 
Así que esto es lo que encontraréis en mi nuevo disco Asunak: canciones breves, melódicas y agradables. Bien trabajadas en la parte rítmica y armónica junto a la banda Akorde txikiak.
Nuestras ortigas (asunak) florecerán el 21 de junio en el Kafe Antzokia de Bilbao, nuestro botxo. ¿Vienes?
Yo seguro que sí. Una vez más, a disfrutar con el directo de Josu y su banda. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07