blogak

Botxotik Ziberespaziora

Hitzetan, Idoia Asurmendi

Beti ez dut lortzen abesti bat aurkeztua izatea; honekin, adibidez, horixe gertatu zait. Diskoaren aurkezpena egin zuenean Bilbon hitz egin nuen Idoia Asurmendirekin gaiaz eta prest egon zen; gerora ere idatzi nion gogoratzeko eta egingo zuela agindu zidan, baina ez naiz horretan tematuko. Dena den, "Ilun eta abar" birari amaiera emango diola irakurri dut eta, ondorioz, abesti hau zuri hurbiltzea erabaki dut; izan ere, zirriborroen artean zegoen beste sarrera bat zen.

No siempre es posible conseguir una canción presentada; así me ha pasado en este caso. Porque aunque lo hablé directamente con Idoia Asurmendi cuando presentó el disco en la primavera de 2021 en Bilbao y le gustó la idea, como no tuve respuesta le volvía a escribir, pero sin obtener resultado. Así que decidí no insistir más. Sin embargo, como he leído que acaba ya con la gira de "Ilun eta abar", he decidido traerla al blog.

Idoia Asurmendirekin Bilbon

Aramaioarraren lehenengo diskoan agertu bada ere, Beldur Barik deritzon ekimenaren lehiaketan garaile izan zen abesti honen bideoa 2017anIdoiari entzun izan diot kontzertu batean baino gehiagotan, bertan zeuden emakume guztiei eskaintzen ziela kantua. Hau ageri da webgunean aurkezpen gisa:

Folk amerikarraren erritmora doa, eta ezinezkoa da dantza egiteko gogoari eustea, Idoiaren herrikide Xabi Igoa bertsolariaren hitzek gidatuta

Aunque el tema salió en el primer disco de la cantante de Aramaio, el vídeo se presentó al concurso Beldur Barik en 2017 y resultó ganador. En las actuaciones en las que he estado se la ha solido dedicar a las mujeres que estaban entre el público. Asi se refieren a la canción en la web de la cantante:

Cabalga en el folk americano a ritmo de rhodes. Imposible no subirse a bailar tras un texto de su paisano el bertsolari Xabi Igoa.






Goizetan, ispilu parean
harro irri egitean;
eme oldarkorretan, negarrari beldurrik ez dioten gizonetan.

Karminezko ezpainetan
txiste txarrenek erantzun dituzten aurpegietan, serioenetan erantzukizuna ere diren erantzunetan.

Angela Davisen hitzetan,
Maialen Lujanbioren azken puntuetan; Maurizia zenaren irrintzietan
ahots korden kontzientzietan.

Berriz esan ez dezaten
ez dagoela denon eskuetan; gizartearen arazoa den, ardura komun den honetan.

Zilegi diren beldurretan,
gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan
eta haren ondorengoetan.

Angela Davisen hitzetan,
Maialen Lujanbioren azken puntuetan.

Zilegi diren beldurretan,
gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan
eta haren ondorengoetan.

Maurizia zenaren irrintzietan gure ahoz botatakoetan, botatakoetan.

Al sonreír orgullosas
delante del espejo por las mañanas; en las mujeres impetuosas,
en los hombres que no temen llorar.

En los labios de carmín,
En las respuestas de caras serias
a los peores chistes,
en las respuestas que son a su vez responsabilidad.

En las palabras de Angela Davis,
en las últimas estrofas de Maialen Lujanbio; en los irrintzis de Maurizia,
en las conciencias de las cuerdas vocales.

Para que no vuelvan a decir
que no está en manos de todas; En esta responsabilidad común que es problema de la sociedad.

En los miedos lícitos,
en los lamentos ocultos de nuestra abuela; En los irrintzis de Maurizia,
y en sus sucesoras.

En las palabras de Angela Davis,
en las últimas estrofas de Maialen Lujanbio.

En los miedos lícitos,
en los lamentos ocultos de nuestra abuela; En los irrintzis de Maurizia,
y en sus sucesoras.

En los irrintzis de Maurizia,
Y en los lanzados por nosotras.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07