Euskadi Irratitik deitu zidan Nekane Peñagarikanok ekainaren bukaeran. Izen eta abizen bera zuten bizpahiru pertsona elkartzeko asmotan zebiltzan udako arratsaldetarako "Beste ni" izeneko saio berri batean, eta ea prest egongo nintzatekeen beste Iñaki Muruaren batekin hitz egitera. Badakizu halakoetan zalantza handirik ez dudala izaten agendak oztoporik jarri ezean. Hala, data bat adostu genuen. Baina, uztaila arraro honen eraginez (oporrek "Aupa Etxebeste" filmaren kutsua izan dutela ematen dit), telefonoz egin beharko nuela edo ezin izango nintzela joan adierazi nien data aldatzen ez bagenuen. Lortu genuen beste hitzordu bat adostea.
Hiru "Iñaki Murua" elkartu ginen azkenean: Jauregi, bertsolaria (Wikipedian momentuz sarrera duen bakarra), Gorostidi, txirrindulari ohia eta egun suhiltzaile dena (tartean, herriko alkate ere bai; halaber, egun lasterketetan ari den txirrindulariaren aita) eta ni neu. Esandakoak entzun nahi badituzu, EITBren webgunean dago saioa. Hemen ere jarriko dut. Dena den, eta niri dagokidanez, ematen dit bertan azaldutako gehienak hemendik ere idatzi ditudala.
Berriz entzunda, giro ona izan genuela uste dut. Eta, auskalo, egunen batean ez ote garen Iñaki Murua Cocarenera bazkaltzera elkarrekin joango.
Me llamaron a finales de junio desde Euskadi Irratia con una propuesta. A mí me encontraron en un principio como miembro de Moskotarrak, que es como estaba en la lista que manejaban, aunque les dije que tenían que actualizar datos. Aparte de que me cueste decir que no, en este caso me pareció una idea divertida: en un nuevo programa para el verano, titulado "Beste ni" (otro yo) pensaban juntar cada día a dos o más personas que tuviesen el mismo nombre y el mismo apellido.