blogak

Biran

Zagros mendiak gurutzatzen

Isfahan atzean utzita, Shard-E Kord izena duen hiri batean egin dut geldialdia, Zardkouh mendietara iritsi baina lehen.

Aurretik gehiegi ez badut aipatu ere, Iranen aurkitu dudan altxor handiena jendea da. Lasaiak, kuriosoak, oso eskuzabalak eta beti laguntzeko prest. Kontrapuntu bezala, daukaten antolaketa exkaxa eta prebisio falta. Kanpotarrekin hitz egiteko irrikitan egoten dira eta horrela suertatzen dira “lagunak” uneoro.

Shard-E Kord-en lagun horietako batzuk topatu eta hiria erakutsi zidaten. Hiriaren goikaldean, Iran-Irak gudaren 4 hilobi anonimo daude. Gai hau oso presente dago, adibidez errepideetan hildakoen argazkiak nonahi aurkitzen dira. 1980an hasitako guda hau 8 urtez luzatu zen, garai hartan mendebaldearekin harreman onak zituen Saddan Hussein-ek Juzestan petroliodun probintzia bereganatu nahi izan zuen. Iranek bere aldetik, defentsibatik ofentsibara pasa eta xiitentzat santuak diren Najaf eta Kerbala bereganatu nahi izan zituen. Kontua da mugak bere horretan mantendu eta milioi bat hildako eragin zituela gudak. Echelgerd inguruakra berean, etsai bati aurre egiteak barne kohesiorako elementu bezala erabili zuen jaioberria zen Irango iraultza islamiarrak.

Chelgerd herritxoa ez dago handikan oso urruti, mendi magalean dago eta oso garai polita da handik buelta bat emateko. Mendiak elurtutak daude eta urtzearekin errekak betetzen dira, haranak oso berde bilakatuz eta larre ederrak sortuz. Horrela, negua Juzestan probintzia beroan igarotzen duten nomadek mendirako bidea hartzen dute udaberrian. Zonalde honetan, Bajtiari etniakoak daude nagusiki, lor hizkuntzaren antzekoa erabiltzen dute (pertsiar eta arabearen tarteko hizkuntza). Egun, batzuk kamioietan igotzen dituzte haien ardiak, beste batzuk furgonetak erosi dituzte eta beste batzuk astoekin mugitzen dituzte haien “etxeak”.

Menditik Shustar izeneko tamaina erdiko hiri batera mugitu naiz, hemen ere oso egun dinamikoak sortu zaizkidalarik. Kulturalki, Choqa Zanbil izeneko tokia daukagu nahiko gertu, Elamiten garaikoa (K.a 2600- K.a 1200) da eta jainkoak gurtzeko tenplu piramidala (ziggurat) ongi kontserbatzen da. Elamiten zein Medoen bukaera Arioen migrazioarekin batera eman zen, Arioak (Iran Arioen lurraldea esanahi du) egun Pertsiar bezala ezagutzen ditugun familiakoak dira.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07