blogak

Biran

Yazd eta Isfahanen biran

Yazd basamortuan aurkitzen den hiria da. Bere alde zaharra adobez eginda dago eta benetan atsegina da kaleak zeharkatzea. Lur azpian antolatuta dituen ur ibilguengatik (qanat) eta haizea aprobetxatzeko duen sistemagatik ere famatua da, hiria toki lehorra eta beroa izaten baita.

Zoroastroen komunitate sinbolikoa dauka Yazd-ek. Zoroastrismoa islama aurreko erlijio monoteista da, haien jainkoak Ahura Mazda izena duelarik. Zaratustra izeneko profeta eta liburu sakratua ere baditu. Gaur egun, batez ere Indian daude.

Handik, Isfahan hirira mugitu naiz. Isfahan hiri ederra da, islamiar arkitektura geometrikoa ikusten delarik modu errezean. Hiria batez ere Safaviden inperioaren garaikoa da (XVI-XVIII.mendeetakoa nagusiki), parke askorekin eta herrialdeko zati asko bezala oso garbia. Asteburuan egotea tokatu zaidanez (osteguna eta ostirala) harrituta utzi nau ibai ertzean milaka familia piknika egiten ikusteak.

Gelakide izan dudan Mohamedekin harreman berezia egin dut eta xiita eta suniten arteko ezberdintasunez aritu gara, besteak beste. Errezatzeko garaian Estatu Batuen eta Israelen aurkako hitzak entzuten omen dira hemen, Marokon (sunita) aldiz erregearen eta herrialdearen batasunaren aldekoak. Komunitate musulman bera osatzen duten arren, xiismoak profetaren ondorengotzaren oinordeko nagusia Ali dela dio, haientzat lehenengo kalifa, sunientzat ordea laugarrena da. Hortaz gain, Husein semearen hilketak hautsak harrotu eta benetako zatiketa bultzatu zuen bi adar nagusi hauen artean.

Xiismoak ere baditu bere zatiketak, Ismailiak Pakistanen zein Indian besteak beste eta Zaidiak Yemenen. Iranen xiismo hamabigarrena edo Imamismoa da jarraitzen dena. Hau da, hamabigarren kalifa (874. urtean jaioa)  ez dela hil oraindik esaten dute eta beraz etortzear dagoela.

Xiismoak nolabaiteko identitate nazionala ematen dio Irani. Horrekin batera, pertsiar identitatea aldarrikatzen dute Arabiarrez ezberdintzeko, jakin badakitelako haien kultura Arabiarren etorrera baina lehenagokoa dela. Hala ere, esan beharra dago gutxiengo guztiak batuta ia %40ra iristen direla Iranen, Azeriarrak, Kurduak, Lorrak, Balutxeak, Arabiarrak eta beste batzuk batuta.

Aipatu beharra daukat harrigarria egin zaidala

Yazd-eko irudi bat, google-etik hartuta kamara ateratzea ahazten baitzait beti

Yazd-eko irudi bat, google-etik hartuta kamara ateratzea ahazten baitzait beti

bere burua ez erlijiosotzat azaltzen duen jende andana topatzea. Argi eta garbi, gehiengoa erlijiosoa bada ere, hainbat pertsona ez dira erlijioso bezala identifikatzen, eta hare gehiago, erlijioak politikan duen esku hartzea ikusteak (Islamiar errepublika batean gaude) kontrako jarrerak hartzera bultzatzen ditu batzuk. Amaitzeko, esan beharra dago botere erlijioso (Jamenei ayatollah) eta politikoaren artean (Rohani presidentea) talka batzuk ematen ari direla.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07