Small country between Spain and France… ze arraio izan daiteke, Andorra? Ez ez, Basque Country. Catalunya? Ez ez, Basque Country. Do you know Athletic de Bilbao? Oh yes, Athletic de Bilbao, yes yes.
Asko kostatzen ari zait gure herria kokatzea, inoiz baina gehiago, ez dakit dagoeneko modaz pasatu garen edo bueno bai, badakit zergatik ez den gutaz hitz egiten. Mala ostian jatzen nauena ez da espainiarra ez naizela esplikatzea, hori Euskal Herritar kontratuaren barne doa (ukazioan baietza sortuz?), mala ostian jartzen nauena Katalana ez naizela esplikatzea da. Baditudi azkenengo urteetan gauzak guk baina hobeto egin dituztela.
Irango buelta honen azken txanpa mendebaldetik egin dut. Iran menpeko Kurdistanen egun batzuk eman ondoren, penaz baina kronika politikorik ezin dizuet helarazi, saiatu, saiatu naiz herri honek Iranen izan duen ibilbidea ikasten, baina liburuak irakurtzen gauza gehiago ikasi ditut errealitatean baino. Denbora gutxi egon naizenaren seinale baina baita borroka oso bizirik ez dagoenarena. Hitz egin dudan jendeak Kurdu sentimendu fuertea adierazten du baina herri kurduak fronte gehiegi dituela irekita esaten dute, beste bat irekitzeko. Era berean, PJAK (PKKrekin koordinazio esparruak dituena) eta Irak-eko kurduekiko (Estatu Batuen lagunak) iritzi positiboak transmititzen dizkidate, kontrakotasunik ikusi gabe.
Kurduek dialekto ezberdinak dituzte, haien artean batzutan desberdintasun handiekin. Ni Howrraman bailaran eta Sanandaj hirian ibili naiz. Dialekto ezberdina badute ere, hitz garrantzitsuena ikasi dut, “deso wesbo edo deso hosbe” dialektoaren arabera, eskerrik asko alegia. Une oro laguntzeko eta haien etxeetako ateak irekitzeko prest daude. Kurdistango eremutik kanpo ere oso eskuzabalak eta lagunkoiak dira baina hemen zerbait estratosferikoan bilakatzen da. Imaginatu Aiako Harrietara igotzeko Irunen norbaiti bideari buruz galdetuta hura egiten ari den guztia utzi eta zurekin doala Txurrumurruko puntaraino, arraroa ezta? Ba holaxe da. Te-a hartzera, bazkaltzera edo lotara gonbidatzen zaituzte etengabe. Halako eskuzabaltasunaren aurrean, pixkat txikia ere sentitzen zara, badakizulako zu ez zarela beraiek bezalakoa.
Bestalde, orokorrean oso deigarria iruditu zait herrialdeak duen dibertsitatea. Klimatikoa, geografikoa, etnikoa eta baita bizitza estiloari dagokionean ere. Momentu batean sufi puru eta mistiko batekin erlijioaren izaeraz egon zaitezke hitz egiten eta handik ordu batzuetara kontrabandoko alkohol errusiarra edaten beste gazte batzuekin. Emakume batzuk aurpegira ere ez dizute begiratzen edo zutaz ihes egin dezakete eta beste batzuk normaltasunez hitz egin. Rol banaketa ordea, etxe guztietan errepikatzen dela iruditu zait. Bi metroko distantziarekin paseatzen duen bikote ezkongabea zer esan dezaketenaren beldur hiri txikietan eta elkarrekin bizi diren gazte ezkongabeak (ez omen da legala hau egitea) hiri handietan. Elurdun mendietatik basamortura igaro zaitezke egun berean edo etxe umil umiletatik piszinadun txaletetara. Esan beharra dago pobreenek ere normalean ahora zer eramana badutela, elektrizitatea eta telebista ez zaiela faltako eta ur edangarria ere egoten dela normalean. Deskribatutako estereotipoetatik at, tarteko espazioa ere antzematen da. Irango zentro eta ekialdeko txador beltzetatik mendebaldeko kolore eta musikara. Xiiten eguneroko 3 errezuak falta gabe egiten dituztenetatik, inoiz meskita zapaldu ez dutenetara.
Bueno ba, hauxe da bidaiak emandakoaren laburpen exkaxa eta osatu gabea, sentsazioei hitzak jartzea ez baita erraza. Hilabete batean ezer gutxi ikasi daiteke baina helburua herrialdea pixkat dastatzea izan da, espero zuek ere zeozer dastatu edo usaindu izana. Mila esker!