Estrainekoz Altsasun
Udazkeneko gau horietako bat, ilbera eta hego ikutuarekin. Ilargiak buelta emateko gau bat, Anariren estraineko kontzerturako Altsasun. Anariren musika inguratu eta sentimendu izkutuen zirrikituetatik barnera sartzen den horietako da, harrapatu eta astindu egiten du.