blogak

Beranduegi

Telefono-zenbakia aldatu duela aprobetxatuz, ikastolako gurasoen whatsapp taldetik irten da guraso bat

“Bai, bai, egia borobila da, telefono zenbakia aldatzeko prozesuan nagoenez, alferrik nengoen ikastolako gurasoen taldean”, esan digu Maialen Anduezak, egindakoaren inguruko zalantzak agertu dizkiogunean. Bizpahiru galdera gehiago egin ondoren, baina, egia aitortu digu: “Ezin nuen gehiago. Ikasturtea hasi besterik ez da egin eta 187 mezu nituen jada! Eta dena, boligrafo batengatik. Andereñoak eskatu digu umeek, nobedade moduan, boligrafo gorria ere ekartzeko eskolara, Bic markakoa ezinbestean. Eta hor hasi dira guraso foroan, andereñoak ez duela eskubiderik boligrafo mota zehatz bat inposatzeko, askoz ere hobeak direla Staedtler edota Pilot markakoak, seme-alaben heziketari dagozkion erabaki inportante guztietan esku hartu nahi dutela, zuzendariari kexa agertuko diotela… Puuuf, hobe garaiz moztea, zeren eta aurki etxeko-lan kargari buruz eztabaidatzen hasiko dira, galdutako objektuen ingurukoak edota ‘merendola-eredua’ ez aipatzearren. Ea, zenbaki berriaren zain, nitaz ahazten diren”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07