blogak

Beranduegi

“Telefono zenbaki gehiago dut blokeatuta, kontaktuetan baino”

“Telefónica edo Movistar edo nola dira horiek, Euskaltel, Vodafone… abenduko eulia baino lotsagabeagoak dira guztiak. Lapazorri aluak!”. Gogaiturik dago Joxemai. Jubilatu zenean uste zuen telefono deirik ez zuela jasoko apenas, Maixabel koinatarena eta ezer gutxi gehiago. Badaezpada ere, seme-alaben zenbakiak, arrebarena, anbulategikoa, soziedadekoa, harategikoa eta Segura Irratira zorionak bidaltzekoa dauzka sartuta kontaktuen zerrendan. Dozena erdi bat. “Aldiz, dagoeneko hamazazpi numero ditut blokeatuta. Paintailan nueve-uno-zero edo horrelakoren bat ikusten badut, bloquear eta aurrera. Baina alferrik da. Kasualitatez zenbakia begiratzea ahaztu eta deia hartzen badut, emakumea –beti dira emakumeak, eta oraingo telenobeletan bezala mintzo direnak– esaten diet ni bakean uzteko, baina amuarrainari igeri irakastea bezala da. Nahiko nuke ospitaleko telefonistak nirekin hitz egiteko horrenbesteko gogoa balu! Baina ez, astaputzak baino fundamentu gutxiago du hark. Kaguen satanas! Bakunak direla edo beste edozer gauzatarako deitu eta deus ez, musika puta hori eta “laster gara zurekin”, besterik ez. Joxemaik esan digu asmoa duela emakume ekuatoriar bat kontratatzeko, bere izenean anbulategira behin eta berriro hots egin dezan, gizonak nahi duen guztia lortu arte”.

The post “Telefono zenbaki gehiago dut blokeatuta, kontaktuetan baino” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07