blogak

Beranduegi

Tabernak ixteagatik izango dituzten galeren aurrean, Jaurlaritzak baimena eman die ostalariei beren giltzurrunak saltzeko

“Giltzurrunen merkatuaren liberalizazioak asko lagundu diezaioke COVID-19aren krisiarekin gehien sufritzen ari diren sektoreei”, adierazi du Arantxa Tapiak ETB1eko Oholtzan saioan. Soluzio hori proposatuko die Jaurlaritzak taberna eta jatetxeen jabeei eta langileei, joan den larunbatetik euren lokalak itxi beharrak eragindako kolpe ekonomikoaren aurrean. Tapiak zehaztu du azaroaren 16tik aurrera hasi ahalko direla ostalaritzako enpresarioak eta langileak euren giltzurrunak saltzen, baina aste honetan argitaratuko da buletin ofizialean hori egiteko baldintza zehatzak zein diren. Lanik egin ezinda geratu direnek nahiago dute baldintza horiek ezagutu arte itxaron balorazioak egiteko: “Ez da gauza bera giltzurruna ospitale bati saldu ahal izatea edo guk geuk kudeatzea. Nahiago genuke prozesu guztia kontrolatu, organoa erauztetik frijituta ogi tartean bezeroari eman arte; etekinak handiagoak dira horrela”, azaldu dio haietako batek Beranduegiri.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07