blogak

Beranduegi

Ostalarien aldarrikapenekin bat egin du EAJk eta diru-laguntza bereziak eskatu ditu Batzokientzat

“Inork ez du hitz egiten pairatzen ari garenaz, baina egoera oso gogorra da: diru-laguntza gehiago eman behar dizkigu Jaurlaritzak”, adierazi du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak igandean Deia egunkari guztiz independentean. 100 Batzoki baino gehiago itxita dauzkatela gogorarazi du eta lokal horiek “Euzkadiko bizimodu sozial eta ekonomikoaren erdigunea” direla gaineratu du. Horregatik, Jaurlaritzak ostalaritzari emango dizkion diru-laguntzez gain, partida berezi bat eskatu du Batzokientzat bakarrik. Berehala etorri da IƱigo Urkullu EAEko lehendakariaren erantzuna Twitter bidez: “Gure balioak indartzeko garaia bizi dugu: konpromisoa, ahalegina, irmotasuna, talde lana, elkartasuna, gauzak ondo egitea, eta ongia egitea”. Txioa ulertu nahian lehendakaritzara deitu du Beranduegik eta iturri ofizialek baieztatu dutenez, Urkulluk esan nahi izan du kontu honekin ere betiko jendeak aterako duela dirua. “Egia esan, ez dakigu zergatik konplikatzen den hainbeste mezuekin, ondorioa beti bera izanda”, gaineratu dute.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07