blogak

Beranduegi

“Oporretan ere umeen ongizatea bilatzen dugu”, dio Arrasateko bikoteak, paretik nola kendu kalkulatu bitartean

Guraso.eus-ek eta Txatxilipurdi gazte mugimenduak antolatuta, guraso eskolak egin dituzte asteburuan Askizuko aterpetxean, seme-alaben oporraldia nola kudeatu ikasteko. Parte-hartzaileak pozarren sumatu ditugu itxiera ekitaldian. “Hiru hilabeterako plana lotua dugu jada”, kontatu digu izenak eman nahi ez dizkigun Arrasateko bikote batek. “Umeen ongizatea bilatu dugu beste edozeren gainetik: ekainean ‘Mondra Campus Futbol’ teknifikazio-gunera eramango ditugu umeak; uztailean uztartuko ditugu udaleku normalak –eskulanak eta hori– ingelesekoekin, inoiz ez baita berandu haien curriculuma lantzen asteko. Ondoren, abuztuko lehen bi asteak aiton-amonekin emango dituzte irrikan daudelako etxeko txikiekin are denbora gehiago pasatzeko; eta gero Lizarrako kanpinera joango gara ̶b̶a̶r̶b̶a̶k̶o̶a̶k̶ ̶e̶g̶i̶n̶ ̶e̶t̶a̶ ̶m̶o̶z̶k̶o̶r̶t̶z̶e̶r̶a̶ umeek han lagun asko dituztelako eta oso ongi pasatzen dutelako. Iraileko lehen egunetarako beste aiton-amonak fitxatu eta listo, eskolan hasterako askoz ere pertsona osasuntsuagoak izango dira umeak, zentzu guztietan”.

The post “Oporretan ere umeen ongizatea bilatzen dugu”, dio Arrasateko bikoteak, paretik nola kendu kalkulatu bitartean appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07