blogak

Beranduegi

Naziometroaren arabera, herritarren gehiengoa euskal estatu independentearen alde legoke funtzionario-soldata unibertsala ezarriko balu

Gehiengo zabalak euskal estatu independente baten aldeko botoa emango luke bigarren Naziometroaren arabera. Lehenbizikoak emandako emaitza positiboak ikusirik, “inkesta zehatzagoa” egin dute urtea bukatu baino lehen. Oraingo honetan, herritarrei galdetu zaie ea baiezko botoa emango luketen adostutako erreferendum baten bidez egingo balitz eta balizko euskal estatu independenteak hilean 2.500 euroko soldata unibertsala bermatuko balu, gehi Euskal Herria covid gabeko munduko lehen estatua izatea lortuko balitz. Herritarren %65ek adierazi du baldintza horietan baietz, indepe zateko prest dagoela. “Sumatu dugu aldeko joera handiagoa izango litzatekeela euskal estatuak bermatuko balu Realak eta Athletic-ek Championsa irabaztea. Hori jasoko duen galdetegi berri bat prestatzen ari gara”, azaldu dute Naziometroaren arduradunek.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07