blogak

Beranduegi

Maduro Venezian egiten ari dena “super gaizki” iruditzen zaio Gazteako esatari bati

“Veneziako diktadura” egiten ari den basakeriak ikusita, ezin duela gehiago isilik egon erabaki du Gaztea irrati-formulako Garazi Mondragon esatariak eta asteleheneko Dida Gaztea saioan Nicolas Maduroren kontra hitz egiteari ekin dio. “Osea, diktadore bat da, ez da batere arduratzen veneziarrekin. Super gaizki iruditzen zait. Venezia hondoratzen ari da bere kulpagatik”, adierazi du antenan. “Tope raiatuta nago, zeren uda honetan oporretan joan nahi nuen hara, baina martxa honetan gondolan ibili gabe geratuko naiz Maduroren kulpagatik”. Egun berean entzule batek irratsaioaren Instagram kontuan erantzun die Venezia eta Venezuela bi gauza diferente direla, baina ordurako Kim Kardashianen azken modelitoan jarrita zeuzkan indar guztiak Gazteako ekipoak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07