blogak

Beranduegi

Kim Jong-un: “Zenbat balio du Teleberriko lantaldeak? Den-denak nahi ditut Korearako”

“Etengabe entzun behar izaten dut Ipar Koreako herri ekimeneko telebistan gehiegi azaltzen naizela, albistegiek kolore gehiago behar dutela eta ez dakit zer tontakeria gehiago”, azaldu du Kim Jong-un lider gorenak bere buruari egindako elkarrizketa batean, katu beltz bat laztandu bitartean. “Gure albistegietako arduradunak inuzente hutsak dira. Ez dakit nola, baina ETBko azken Teleberria rulatzen aritu da gure inteligentzia zerbitzuen Watxap taldean, eta ño! Hori bai, herriarekiko konpromisoa! Hasi ia-ia etxe ondoan duzuen sumendiari buruzko albistearekin eta bukatu isobara-mapekin, korte guztietan sartzen dute hango alderdi bakarreko norbait, gauza inportanteez hizketan, inongo konplexurik gabe, natural-natural. A ze inbidia!”. Proposamen zehatza ere egin dio Euskal Erdiari: “Zenbatean saltzen duzue Teleberriko lantalde osoa, kafea banatzen duena barne?”.

The post Kim Jong-un: “Zenbat balio du Teleberriko lantaldeak? Den-denak nahi ditut Korearako” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07