blogak

Beranduegi

Julen Telleria da EH Bilduko lehendakarigai berria, koalizioa gehiengoaren gustuko bihurtzeko

“EH Bildu jendearen gehiengoari gustatzea lortu behar dugu, eta ez soilik bere senide eta lagunei”, adierazi du Telleria anaietan graziosoa izan nahi duenak ez, besteak. “Eta nik badaukat horretarako formula. Kontua da mundu osoak entzun nahi dituen gauzak zeintzuk diren nik badakidala, eta orduan, gau eta egun horiek etengabe errepikatuz, mundua tope alda dezakegula”. Koalizioa oinarrietatik aldatzera dator Julen, bera bezala ETBren faktoriatik atera zen Maddalen Iriartek gazteekin konektatzea lortu ez duela ikusita. “EH Bildu, EA, Sortu, Ernai, Ikama, Gure Esku, Gazte Abertzaleak, Gatibu… Ez ez ez, aniztasun handiegia sumatzen dut inguruan. Interes orokorraren izenean, egin behar duguna da sinplifikatu. Ni horren adibide. Begira EAJri. EAJ dago, EGI, ETB, Miren Larrion, Athletic eta punto. Guk egin behar duguna lehiakideek egiten duten gauza bera, gu ez ginen erresistitzeko jaio, irabazteko baizik. Baietz 100.000 bozka baino gehiago lortu!”.

The post Julen Telleria da EH Bilduko lehendakarigai berria, koalizioa gehiengoaren gustuko bihurtzeko appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07