blogak

Beranduegi

Joe Biden, 2021eko Urrezko Danborra

Pandemia dela-eta Urrezko Danborrik ez ematea aurreikusten zuten Donostian, baina azken egunotako gertakariek egoera irauli dute. Tabernen itxiera dela-eta, tristurak eta amorrazioak hartuta zegoen asko eta asko asteburuan, jakin zen arte Joe Biden izango dela AEBetako presidente berria. Gure lagun amerikarra! Eta hain juxtu horregatik, hirian sumatzen zen hoztasunari aurre egin eta alaitasuna zabaltzeagatik, jasoko du danborra gu guztion presidenteak. “Bai, bai, badakigu saria Donostiaren izena mundu osoan zabaltzen dutenentzat dela, Xabi Alonso ‘one club man’ futbolariak bezala”, azaldu digute antolakuntzatik. “Baina espero duguna da ahal duenean Biden gurera etortzea pintxo batzuk jatera eta Instagramera foto batzuk igotzea. Donostia merezi duen lekuan jarriko du horrek. Pentsa, pasa den urtean Realeko emakumeen taldeko hockey jokalariak saritzea bururatu zitzaion gutako bati. Bazenekien Realak hockey taldea zeukala? Ba hori, ez esan Bidenek ez duenik enbaxadore-lana hobeto egingo”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07