blogak

Beranduegi

Javier Clemente: “Ofizialtasunetik gertuago gaude, baina oraindik urrun”

Javier Clementek, Euskal Selekzioa Iratzarri (ESI) fundazioko militante eta Euskal mariatxia. Genealogia eta egungo futbola liburuaren egileak, adierazi du ofizialtasuna gertuago dugula, “baina oraindik urrun”. “Eusko Jaurlaritza eta ni neu gure esku dagoen guztia egiten ari gara selekzioa nazioartean aitor dezaten”, azaldu du. “Espainiako instituzioei presio benetan gogorra egiten ari gara, horregatik irmoki onartu ditugu Madrilgo aurrekontuak jakin dezaten hemen herri bat dagoela”. Costa Ricaren aurkako neurketa inflexio puntua izan daitekeela dio: “Orain arteko partidek gehiago zuten folklorikotik beste edozerretik baino; ikastoleroak harmailetan, euskara batu baztertzailean eurek soilik ezagutzen dituzten kantak abesten… Ba hasteko, amaitu dira horrelakoak, aurten publikorik ez baita izan. Hurrengo pausoa izango da areriorik gabeko partidak antolatzea, eta gero pentsatuko dugu Espainia eta FIFA nola limurtu. Poliki-poliki”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07