blogak

Beranduegi

Jaurlaritzak “P”-rekin hasten diren alderdi politikoak diruz lagundu ditu, “pandemiaren ondorioei aurre egiteko”

PP, PSOE eta PNV alderdiek positiboki baloratu dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzetarako irizpide berria, “pandemiak gogor kolpatu duelako esfera politiko osoa, baina bereziki gu, aurrezkiak hutsean uzteraino”. Hala berretsi du Berdintasun, Justizia eta Lagunak Saileko bozeramaile Bin Zuziriak: “Gure inkesten eta neurketen arabera, COVID-19aren aurrean, ‘P’ hizkiaz hasten diren alderdiak dira kolektiborik zaurgarrienak eta birusaren haserrea gehien sufritu dutenak. Barkatu, gehien sufritu dutenak ez, sufritu duten ba-ka-rrak. Eta orain, tira etxera, ColaCao bat eta ohera denok”. Podemosetik galdetu dute haiek zergatik utzi dituzten kanpoan, irizpide alfabetikoa betetzen dutenean. PNV-koen erantzuna izan da izenen euskarazko aldaera izan dutela kontuan, eta ez kexatzeko hainbeste ea euskararen sustapenerako laguntzetatik kanpo utziko dituzten horretarako gaztelaniazko aldaera aplikatuta.

The post Jaurlaritzak “P”-rekin hasten diren alderdi politikoak diruz lagundu ditu, “pandemiaren ondorioei aurre egiteko” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07