blogak

Beranduegi

Hondarribiko sugea gezurrezkoa zela baieztatuta, Ertzaintza plastiko beltzen atzeko animalien bila hasiko da

Hondarribiko bizilagunak aztoratuta ibili dira herrian Gabongo sugegorri pozoitsua zebilen notizia zabaldu zelako. Ertzaintzak albistea faltsua dela baieztatu ostean, animalia pozoitsuen aurkako protokoloa bertan behera geratuko zela espero zuten, baina ez da hala izango. “Behin hasita, urtero emakumeak alardean ateratzearen kontra plastiko beltzen atzetik pozoia botatzen aritzen direnak harrapatzen saiatuko gara”, adierazi du sortu berri den Ertzain Feminista Transmarikabolloen Sindikatuak. Kalez kale patruilatuko dute eta alarde diskriminatzailearen aldekoak detektatzean, sarea botako diete.

Ertzaintzaren buruzagiek ekimen horrekin bat egiten duten jakin nahi izan du Beranduegik, baina hori jakin nahian euskaraz galdetu diegunean isun bat jarri digute.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07