blogak

Beranduegi

Hedabideen eta politikarien arreta eskuratzeko, langabetuak Bartzelonako kontainerrez mozorrotuko dira

“Konturatu gara gizartearen sentsibilitatea aldatu egin dela eta gure estrategia horren arabera moldatu behar dugu”, azaldu du zure auzoko langabetuen batzordeko bozeramaileak, Lanbideko ilaran kontainerrez mozorrotuta agertu eta jendea galdezka hasi zaionean. “Ikusi dugu jendea kezkatuta dagoela Bartzelonako kontainerren egoerarekin, jasaten dituzten injustiziekin eta abar; eta adierazi nahi dugu haiek bezain erreta gaudela gu; horrela jantzita igual alkateak edo diputatu nagusiak edo, nik zer dakit, ETBk kaso pixka bat egingo digula pentsatu dugu”. Momentuz, politikari bakarrak agertu du interesa ordea: Denis Itxasok. Instagrameko story batean adierazi duenez, salaketa jarriko die horrela janzten diren langabetuei, mozorro horren copyrighta berak daukalako.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07