blogak

Beranduegi

“Gora Euskal Herria konprometitua, euskara jalgi jalgi plazara!”

“Axular, Zakilixut, Maddi, Txan magoa, Olaizola II, Itxaro, Pirritx, Porrotx edo Txiribiton, berdin zait. Herri handi bat gara, baina indar handia duen herria gara”. Hitz hunkigarri horiekin hasi du hitzaldia EH Bilduko teleberrietako eledun Maddalen Iriarte legebiltzarkideak, txertorik hartu ez dutenak sutan erre behar ote diren bozkatzeko saioan. “Lurdes Iriondo, Izaro, Berri Txarrak, Bittor Aiape, Yolanda Barcina, Roberto Lopez Ufarte, Ana Galarraga, Gartxot, Maria Luisa ‘Goenkale’-koa, Jean Rene Etxegarai, ‘Ugarteko’ edo Blas de Lezo. Euskal Herria munduan jartzeko unea da. Gurea askatasuna da, gurea konpromisoa da”. Txalo zaparradaren erdian, gasolina potoa eta metxeroa hartu, eta Xabier Silveiraren etxerantz abiatu da mapamundi borobil batekin.

The post “Gora Euskal Herria konprometitua, euskara jalgi jalgi plazara!” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07