blogak

Beranduegi

Gaupaseroen espeziea desagertzeko zorian dagoela ohartarazi du Ekologistak Martxan taldeak

Duela gutxi arte Euskal Herriko espezie autoktono ezagunenetarikoa zena egoera larrian dagoela ohartarazi du Ekologistak Martxan taldeak. Koronabirusaren aurkako neurriek gogor kaltetu dituzte aurtengo martxotik aurrera gaupaseroen berezko habitatak eta ez dirudi epe laburrean joera hori aldatuko denik. “Soluzioak eskatzen ditugu gaupasero arruntaren biziraupena bermatzeko”, adierazi du Oskar Faunamendi talde ekologistako bozeramaileak. “Iruditzen zaigu posible dela espezie horretako animalia batzuk behintzat, PCR negatiboa dutela ziurtatuz gero, burbuila seguruetan sartzea. Dagoeneko kontaktuan gaude Eusko Jaurlaritzarekin BEC horretarako erabiltzea proposatzeko”. Ekimenak aurrera egingo balu, 600 gaupaserorentzat tokia egongo litzateke Barakaldoko parrandasferaren erreserban eta Euskal Herriko zazpi hiriburuetan casting prozesuak hasiko dituzte bizirik geratzen diren gaupaseroen artean, alerik emankorrenak gutxienez salbatzeko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07