blogak

Beranduegi

Euskaldun Unibertsala saria emango diote udan autobusera igo aurretik desodorantea erabili duen herritarrari

Eusko Jaurlaritzak iragarri du aurtengo Euskaldun Unibertsala saria Nekane Díaz de Amurrio gasteiztarrari emango diola, “herri honetan bizikidetzaren alde egindako lan handiaren” aitortza gisa. “Tira, nik desodorantea jartzen dut autobusera igo aurretik, besterik ez”, esplikatu dio saridunak Beranduegiri, umiltasun osoz. Ibildide luzeko desodorante-erabiltzailea da Díaz de Amurrio. Zehaztu duenez, berak urte osoan erabiltzen du desodorantea, nahiz eta Jaurlaritzak udako hilabeteetan egin izana aitortu dion bereziki. “Sari hau aprobetxatu nahi dut jendeari esateko posible dela. Ahalegin txiki bat nahikoa dela zure galtzarbeek dragoi baten ahoa baino usain txarragoa edukitzea saihesteko”, adierazi du, saria eskuetan zuela.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07